2008/05/21
NARRAZIO DIGITALA
Nire bideoaren gaia, nire aiton amonak eta haien historia da. Bideo honetan, haien bizitza era labur batean kontatzen saiatu naiz. Horretarako, ahal izan nituen argazki guztiak bildu nituen, nire guraso eta familiakoekin haien bizitzaren inguruko xehetasunak alderatu nituen, azkenik bideo hau publikatu ahal izateko.
Horretarako, lehen esan bezala, argazkien bilduma bat egin nuen, eta nire narrazioara egokituko zen argazkiren bat ere bilatu behar izan nuen. Horretarako, kutxasocial- ek eskuratzen duen fototekan bilatu nituen. Fototekan, herrietako argazkiak eskuratu ahal izan nituen.
Esan beharra dut, gaiaren aukeraketa justifikatzeko, niretzat oso garrantzitsua zela gertuko narrazio bat egitea, gaiarekin inolako loturik izango ez banu, oraindik ere zailagoa egingo zitzaidalako.
Era berean, bideo hau sortzeko garaian, hainbat oroitzapen etorri zaizkit burura eta horrek, bideoa sentimendu gehiagorekin egiten lagundu dit.
Etiquetas:
aktibitateak,
egunkaria,
museo biziak,
narrazio digitala
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario