Egun honetan, IKT aktibitateak osatzen duten datu basea egiteko prest nago. Access erabili beharra dago horretarako. Inoiz erabili ez dudan programa bat denez, informazio bila aritu naiz han hemenka. Azkenean, lortu dut datu basea sortzeko dokumentua. Ez da batere erraza niretzako lehenengo aldia baita. Azkenean, txosten horren laguntzaz eta gelakideen blog- ak saltseatuz, lortu dut datu basea sortzeko jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren asmatzea.
Access (inicio- Microsoft Office- Microsoft Office Access) irekiko dugu. Beraz, ondorengo oinarrizko pausuak hauek izango dira:
- Artxibo berria sortu nuevo klikatuz. Eskubialdean, aukera ezberdinen artean, base de datos en blanco aukeratuko dugu. Ateratzen den leihoan, artxibo berria non gorde nahi dugun aukeratuko dugu. Artxiboa aukeratu ondoren, crear botoia sakatuko dugu.
- Leiho bat irekiko zaigu, berez markaturik dagoen crear una tabla en vista de diseño aukeratuko dugularik.
- Irekiko zaigun leihoan, nahi ditugun sailkapen irizpideak zerrendatuko ditugu nombre del campo zutabean (izena, deskribapena...)
- Tipo de datos jartzen duen zutabean, datuen izaera aukeratu behar dugu. Memo da aukeratuko duguna testu arrunta denean. Zenbakiak sartu behar baditugu, hau da, ordena automatikoki mantentzeko autonumerico aukeratuko dugu.
- Gero guardar como aukeratu eta hau onartuko dugu. Leiho berri bat irekiko da (klabe bat ez dugula esanez...) no sakatuko dugu.
- Formulario apartadua aukeratuko dugu jarraian, eta bertan, crear formulario utilizando el asistente aukeratuko dugu. Nahi ditugun kanpo guztiak eskubiko laukira pasako ditugu eta siguiente klikatuko dugu. Ondoren, justificado klikatu eta siguiente berriz ere.
- Nahi dugun izenburua jarriko diogu taulari eta abrir el formulario para ver o introducir informacion aukeratuko dugu, azkenik finalizar sakatuz.
- Automatikoki guk sorturiko formulario- taula azalduko zaigu eta jada, kanpo ezberdinak osatzen hasi gaitezke.
2008/05/19
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario