2008/05/21

10. eguna

Gaur, bideoaren muntaia egiten hasi naiz. Horretarako, argazkiak eskaneatu ditut eta movie maker programara exportatu ditut. Ondoren, audacity programaren bitartez, nire ahotsa grabatu dut, hau da, nire bideoaren narrazioa. Era berean, programa honen bitartez ere, atzetik entzungo den musika ere sartu dut.

Ondoren, guztia movie makerren txertatu dut, importar audio klikatuz. Ondoren, klip bakoitza egokitu dut ahotsarekin bat joateko. Hau guztia egin ondoren, pelikula bezala gorde eta google video erabiliz igo dut.

Horretarako, google bideon sartu eta subir video aukeratu behar dugu. Ondoren, nahi dugun bideoa txertatu beharko dugu, eskatzen dizkiguten pauso guztiak egoki jarraituz.

No hay comentarios: