2008/05/27
2008/05/21
NARRAZIO DIGITALA
Nire bideoaren gaia, nire aiton amonak eta haien historia da. Bideo honetan, haien bizitza era labur batean kontatzen saiatu naiz. Horretarako, ahal izan nituen argazki guztiak bildu nituen, nire guraso eta familiakoekin haien bizitzaren inguruko xehetasunak alderatu nituen, azkenik bideo hau publikatu ahal izateko.
Horretarako, lehen esan bezala, argazkien bilduma bat egin nuen, eta nire narrazioara egokituko zen argazkiren bat ere bilatu behar izan nuen. Horretarako, kutxasocial- ek eskuratzen duen fototekan bilatu nituen. Fototekan, herrietako argazkiak eskuratu ahal izan nituen.
Esan beharra dut, gaiaren aukeraketa justifikatzeko, niretzat oso garrantzitsua zela gertuko narrazio bat egitea, gaiarekin inolako loturik izango ez banu, oraindik ere zailagoa egingo zitzaidalako.
Era berean, bideo hau sortzeko garaian, hainbat oroitzapen etorri zaizkit burura eta horrek, bideoa sentimendu gehiagorekin egiten lagundu dit.
Etiquetas:
aktibitateak,
egunkaria,
museo biziak,
narrazio digitala
12. eguna
Amaitzeko, ikasgai honetan egin behar ziren aktibitate guztiak bildu ditut jarraian, baita ebaluapena ere. Horretarako, power point programaren erabilerarekin sortu ditut, ondoren, Slideshare programaren bitartez publikatu ditudalarik.
Bertan, blogean txertaturiko lanen laburpena aurki daiteke.
Bertan, blogean txertaturiko lanen laburpena aurki daiteke.
Etiquetas:
aktibitateak,
egunkaria,
slideshare
11. eguna
Gaur, nire bloga apaintzen aritu naiz. Horretarako, detailetxo bat jarri diot, ordularia hain zuzen ere. Ordularia jartzeko, dagokion orrian erregistratu naiz. Behin erregistratu garenean, clock gallery klikatuz, eredu ezberdinak aurkituko ditugu, nahi dugunaren aukera gure blogean txertatzeko prestatuko dugularik. Horretarako, nahi dugun ordularia aukeratu, haren kolorea zehaztu eta ordua zehaztu behar dugu.
Gero, blogeko diseño atalean klikatzen badugu, eta añadir un elemento de pagina klikatuz, HTML/Javascript- en sartu eta bertan añadir contenido jartzen duen lekuan, ordulariaren osagaia sartuko dugu.
Gero, blogeko diseño atalean klikatzen badugu, eta añadir un elemento de pagina klikatuz, HTML/Javascript- en sartu eta bertan añadir contenido jartzen duen lekuan, ordulariaren osagaia sartuko dugu.
10. eguna
Gaur, bideoaren muntaia egiten hasi naiz. Horretarako, argazkiak eskaneatu ditut eta movie maker programara exportatu ditut. Ondoren, audacity programaren bitartez, nire ahotsa grabatu dut, hau da, nire bideoaren narrazioa. Era berean, programa honen bitartez ere, atzetik entzungo den musika ere sartu dut.
Ondoren, guztia movie makerren txertatu dut, importar audio klikatuz. Ondoren, klip bakoitza egokitu dut ahotsarekin bat joateko. Hau guztia egin ondoren, pelikula bezala gorde eta google video erabiliz igo dut.
Horretarako, google bideon sartu eta subir video aukeratu behar dugu. Ondoren, nahi dugun bideoa txertatu beharko dugu, eskatzen dizkiguten pauso guztiak egoki jarraituz.

audacity,
egunkaria,
google video,
movie maker,
museo biziak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)