2008/05/21

9. eguna

Museo Biziak atalari dagokion bideoa sortzeko, gai ezberdinak etorri zaizkit burura: Hiri bati buruz hitz egitea, gertaera bati buruzko irudiak jasotzen zituen bilduma egitea... Azkenean, nire aiton amonen historia kontatzen duen narrazioa egitea erabaki dut. Ilusio handiz hasi nintzen argazkiak bila eta beraien bizitza ahalik eta argien isladatzen dituenak aukeratzen saiatu naiz.

Ondoren, bideoa nola sortu ikasteko, ikasgaiaren plataforman sartu eta atal ezberdinak ikuskatu ditut: kaltura, photostory eta
movie maker.

Nire museo biziak proiektua sortzeko, movie maker programa erabiltzea erabaki dut.

2008/05/20

8. eguna

Gaur, datu basea igo dut blogera. Horretarako, Joxemik bidalitako helbidean saltseatu dut. Horrela, teknologia berrien plataforman sartu naiz, Joxemik bidalitakoa ondo ikuskatzeko.
Datu basea interneten egiteko tresna, nire iritziz, access- en egitea baino nahiko sinpleagoa da, beraz, hori erabili dut IKT aktibitateak aurkezteko.

IKT AKTIBITATEAK

7. eguna

Gaur, galdetegia osatzeari ekin diot. Horretarako, galdetegia osatu dut eta word dokumentua zenez, bere izaera mantenduz gorde dut. Galdetegia blogera igotzeko, Slideshare programa erabili dut. Horretarako, lehenik eta behin, galdetegiari power point izaera eman behar izan diot. Jarraian, slideshare programan erregistratu behar izan dut, sign up klikatuz. Ondoren, behin erregistratuta egonik, log in bitartez sartuko gara. Erregistratu ondoren upload klikatu artxiboa kargatzeko. Artxiboa kargatu denean, bertan klikatu eta embled in your blog aukeran dagoen kodea gure blogeko sarreran kopiatuko dugu. Horrela, blogean publikatu ahal izango dugu gure power point berria.

6. eguna

Access- en formularioa sortu ondoren, zer nolako aktibitateak sartu pentsatzen aritu naiz. Horrela, ikastoletan erabiltzen den materiala (praktiketan ikusitakoa), Euskaraz Bizi, Ttantto eta Txirritx hausnartu ondoren, interneten ere begiratzen egon naiz, nire datu basea sortzeko, ahalik eta berritzaileen egin nahiean.

Ondoren, datu basea osatzeari ekin diot.